GARA > Idatzia > Euskal Herria

Estatu krisiaren aitzinean aurrera egitea aldarrikatuko dute Donostian

Aste Nagusiaren hasieran ohikoa den bezala, aldarrikapena Donostiako kaleetan izanen da. Oraingoan EH Bildu da mobilizazioa deitu duena, «Sasi guztien gainetik, Euskal Herria martxan» leloarekin. Hala, «hemen aurrera doan herri bat» dagoela islatuko du, «zentralismoa eta ustelkeria» ezaugarri dituen Estatu espainolaren krisiaren testuinguruan. Abuztuaren 10ean, larunbatean, eginen den martxa atzo aurkeztu zuen koalizio abertzaleak Gipuzkoako hiriburuan.

p019_f01.jpg

GARA |

Heldu den abuztuaren 10ean, Donostiako Aste Nagusiaren atarian, bertako kaleak aldarrikapenez betetzeko deialdia egin zion atzo EH Bilduk herritar orori. Azaldu zutenez, manifestazioaren xedea honakoa da: «Inboluzioaren agenda martxan jarri dutenei ozen esatea sasi eta oztopo guztien gainetik bere geroaren jabe izango den herri bat martxan dagoela».

Deskribatu zutenez, sasiz eta oztopoz jositako bidea da Estatu espainiarrak proposatzen duena «justizian, demokrazian eta askatasunean oinarrituko den Euskal Herria eraiki nahi dugunontzat». Koalizio independentistaren arabera, eskaintza demokratiko bat egitetik urrun, «eredu zentralista, ustel eta neoliberalean sakontzea» da bere eskaintza bakarra.

Hiru adar nagusi ikusten dizkio Estatuak pairatzen duen krisiari: krisi ekonomikoa eta hori gainditzeko aitzakian langile eta herritarren aurka egiten ari den «erasoaldi basatia»; Estatu ereduaren krisia; eta ustelkeriak jotako eredu politikoaren krisia.

Zentralismoaren apustua

EH Bilduren irakurketaren arabera, orain dela 35 urte Estatuko botere faktikoek adostu zuten ereduak porrot egin du, baina horren aurrean «frankismoarekiko loturak hautsi eta egiazko demokraziaranzko trantsizio bat» egin beharrean, «zentralismoaren eta ukazioaren apustua» egin dute Madrilen.

Horregatik, nazio aldarrikapen demokratikoen aurrean mehatxuarekin erantzuten duela agertu zuen koalizioak, herriei dagokien erabakitze eskubidea ukatuz eta estatu proiektu bat inposatuz. Eta gatazka politikoari behin betiko aterabide demokratikoa emateko Euskal Herrian hartutako konpromiso eta emandako urrats garrantzitsuen aitzinean, PPren gobernuak eskubide urraketan eta indarkerian oinarritzen den inboluzioaren hautua egin duela salatu zuen.

Horretaz gain, krisiaren ondorioen zama «langileriaren bizkar» utzi izana kritikatu zuen: «Langileen eskubideen aurka inoiz egin den erasorik bortitzena egiten ari dira».

Gastu publikoa murriztea aitzakia hartuta, «zentralizazio administratibo itzela» martxan duela gaineratu zuen, Hego Euskal Herriko instituzioen autonomia urria hutsaren hurrengoaren mailan utziz». Baina, ziurtatu zuenez, EH Bilduk hautua egina du eta aitzinera jotzeko bidea zein den badaki: «Euskal Herriko eragileen zein herritarren arteko akordio zabalak, konponbidearen, erabakitze eskubidearen eta langileriaren eskubideen defentsan. Eta, noski, horrekin batera, herri mobilizazioa».

El fiscal Calparsoro saca la cara al PP vasco

El fiscal superior de la CAV, Juan Calparsoro, se transmutó ayer en abogado defensor del PP vasco en el «caso Bárcenas» al hacer hincapié en que no tiene por qué haber responsabilidades si sus dirigentes desconocían que el dinero que se les entregó era de procedencia ilícita. También dijo que le daría pena que este partido estuviera involucrado en la corrupción.

En una entrevista concedida a Europa Press, Calparsoro fue preguntado por las acusaciones del extesorero del PP, que aseguró ante el juez que la sede de Bilbo fue financiada con una comisión pagada por una empresa y entregó una extensa documentación al respecto. Calparsoro señaló que a la Fiscalía vasca no ha llegado ninguna denuncia al respecto, aunque, si se formalizara, «lógicamente se tendría que investigar». No obstante, matizóya que hay que distinguir entre «lo que la persona que entrega el dinero sabe y conoce y lo que la persona que lo recibe sabe y conoce». El fiscal superior apuntó que en cualquier caso los fondos se los entregaría el partido a nivel estatal, al ser «el órgano central que llevaba las cuentas».

Calparsoro obvia al parecer que otros dirigentes del PP en Euskal Herria favorecidos por los pagos de Bárcenas han admitido las entregas, como Santiago Abascal, Jaime Ignacio del Burgo o Calixto Ayesa, por lo que difícilmente podían desconocer este sistema.

El máximo representante fiscal en la CAV añadió que sería «una pena» que los dirigentes del PP vascos se vieran envueltos en el caso, dado que sufrieron una «presión intolerable» de ETA con «amenazas de muerte y el asesinato de muchos de ellos».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo