GARA > Idatzia > Ekonomia

EH Bilduk klausula sozialak ezarriko ditu udaletako kanpo kontratazioetan

Lan baldintza «duinak» bermatze aldera, EH Bilduk klausula sozialak ezarriko ditu gobernatzen dituen udaletako kanpo kontratazio eta azpikontratazioetan, horrela, Gipuzkoako Aldundiak bultzatutako foru arauari jarraipena emanez. Besteak beste, lan hitzarmenen konplimenduan, segurtasunean, osasunean eta berdintasunean izango du eragina, eta lan erreformaren ondorioak gelditzea du helburu.

Iraia OIARZABAL | DONOSTIA

Gipuzkoako Batzar Nagusiek joan den uztailaren 9an onartutako foru arauari jarraiki, EH Bilduk klausula sozialak ezarriko ditu gobernatzen dituen udaletako kanpo kontratazioetan. Koalizioko ordezkari diren Joxean Agirrek eta Iñaki Ostolazak eman zuten atzo erabakiaren berri, eta neurri honek langileen lan baldintzak bermatze aldera daukan garrantzia azpimarratu zuten.

Gipuzkoako Aldundiak bultzatutako foru arauak -Bildu, Aralar eta PSEren aldeko botoekin onartua- «egungo legediak baino irizpide zehatzagoak» ezartzen dituela azaldu zuten. Arlo ezberdinetan izango du eragina, hala nola langileen lan baldintzetan, lan hitzarmenen konplimenduan, osasunean, segurtasunean, berdintasunean edota lan merkatuaren txertaketan.

Hala, EH Bilduk gobernatutako udalek kontratatzen dituzten enpresek klausula sozial horiek bete beharko dituzte, baita azpikontratatutakoek ere.

Horrek herrialdeko enpresa ertain eta txikiei zenbait onura ekarriko dizkiela azaldu zuten. Zehazki, aukera gehiago izango dituzte lehiaketa publiko horietan lehiatzeko. «Gure helburua kontratazio publikoetan, Rajoyren erreformaren ondorioz langileok pairatu behar duten eskubide murrizketak ahal bezain beste arindu eta enpresa txiki eta ertainen lehiakortasun aukerak handitzea da», nabarmendu zuten.

«Adegi entzungor dabil»

Ildo horretan, Adegik hartutako jarrera bereziki salagarria dela ohartarazi zuten. Izan ere, Gipuzkoako patronalak lan erreformaren aldeko apustu argia egin duela uste du koalizioak eta, horren adierazle gisa, lan hitzarmenen iraungitzearen ondorioz sortutako egoera ekarri zuten gogora, eta herrialdeko instituzioek eta langileen gehiengoak eskatutakoaren gainetik, Adegik «interes ekonomikoak» kokatzen dituela salatu zuten.

«Lan eskubideen eraso» horren aurrean, EH Bilduk instituzioetatik lan baldintza duinak bermatzeko lanean jarraituko duela azpimarratu zuten, eta adibide modura, Gipuzkoako zahar egoitza eta eguneko zentroetako gatazkan Aldundiak jokatutako papera aipatu zuten, Adegiren haserrea eragin duena.

Ostera, patronala «entzungor» badabil ere, Gipuzkoako «enpresari askok, batez ere enpresa ertain eta txikietakoek» murrizketen aplikazioari uko egin diotela nabarmendu zuten.

«Krisi garaiotan, non langile klasea den kolpatuena, inoiz baino gehiago langileen baldintzak errespeta daitezen lan egitea beharrezkoa da, eta langileen egoera duintzeko neurriak hartzea derrigorrezkoa da. Horregatik, langileen eskubideen defentsan atzerapausorik ez ematea erabaki dugu», esanez bukatu zuten.

isuna

Foru arauak, batzorde tekniko baten sorrera ere barnebiltzen du. Hitzarmenetan jasotzen diren neurriak betetzen direla behatzea da bere lana, eta hala ez balitz, isun proposamen bat egitea.

edukiak

Klausula sozialek arlo ezberdinetan izango dute eragina, besteak beste, lan hitzarmenen konplimenduan, osasunean, segurtasunean, berdintasunean eta lan merkatuaren txertaketan.

Diputación incrementará las tarifas a las residencias

La Diputación de Gipuzkoa decidió ayer en el Consejo de Diputados destinar 386.000 euros a incrementar las tarifas de residencias y centros de día para «responder a la mejora de las condiciones laborales», según informó en un comunicado. Destaca que esta medida «hará posible la mejora de las condiciones laborales de 905 personas que trabajan en el ámbito de los cuidados formales, la mayoría de ellas mujeres». Añade que, a fecha de hoy, el 93% de las residencias y centros de día de Gipuzkoa han firmado convenios que «no vulneran los derechos de las personas trabajadoras».

La cantidad aprobada por el Consejo de Diputados se destinará a las 12 entidades gestoras de residencias y centros de día que han comunicado que han firmado el acuerdo. Se trata de un primer grupo que se incrementará según vayan llegando a la Diputación el resto de acuerdos de convenio, tras lo cual se analizarán y se aprobarán las cantidades correspondientes a la nueva situación de cada uno de los centros.

Por otro lado, el Consejo de Diputados también decidió crear una nueva dirección dependiente del departamento de Hacienda para mejorar el servicio y la información a la ciudadanía, fomentar la educación tributaria e impulsar la simplificación y modernización de la administración. Esta figura se enmarca dentro de la determinación de Diputación de acometer una «importante reestructuración» del departamento de Hacienda y Finanzas para gestionar sus diferentes servicios «de una manera más eficiente» y «concienciar a la ciudadanía sobre la importancia del sistema tributario». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo