GARA > Idatzia > Euskal Herria

Emakume bat hil da Andoainen trenak harrapatuta

GARA | ANDOAIN

Emakume bat hil zen astelehen gauean Andoainen Renfe konpainiako tren batek harrapatu eta gero, Lakuako Gobernuko Segurtasun Sailak atzo jakitera eman zuenez.

Gertakaria astelehenean 21.30 aldera jazo zen Andoain eta Urnieta arteko trenbidean, Irungo norabidean. Zer gertatu zen ikertzen ari dira.

Istripuaren ondorioz, trenen trafikoa eten zuten bi norabidetan 00.30ak arte. Gorpua Donostiako Auzitegiko Institutu Anatomikora eraman zuten.

Bestalde, gizon bat auto azpian harrapatuta gelditu zen igandean, ibilgailua irauli ostean. Gertakaria Gasteizko San Prudentzio kalean jazo zen, atzo Arabako hiriburuko Udalak ohar batean azaldu zuenez. Zauriak zirela-eta, ospitalera eraman zuten gidaria.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo