GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

SOKATIRA

Goiherrik ez dio inori aukerarik ematen

p029_f02_88x148.jpg

Jon LEUNDA

Ezusterik gabe amaitu zen Lur Gaineko Euskal Herriko Txapelketa, eta Erandioko Goiherri taldeak jantzi zuen txapela 580 kilokoan ere. Atzoko saioaren aurretik ere ia segurtatuta zeukan txapela, eta azken egunean berriro ere beste guztien gainetik dagoela ikusi ahal izan zen.

Berdeek jokatutako maila guztietako txapelak irabazi dituzte, eta inongo arazorik gabe, gainera. Euskal Herrian erakutsi duten nagusitasun hori erakutsi nahiko dute irailean jokatuko den Europako Txapelketan. Atzo ere jokatutako tiraldi guztiak irabaztea lortu zuten.

Gaztedik era bigarren postua ia segurtatuta zeukan, eta atzo baieztatu bakarrik egin zuen, azken jardunaldian ere bigarren amaitu baitzuen. Goiherrirekin galdu zuen, baina gainerako tiraldi guztiak irabazi egin zituen, eta bigarren postuarekin konformatu behar izan zuen, nahiz eta aurrez ere hori beraiek bazekiten.

Emozioa hirugarren posturako iragartzen zen, eta horrelaxe izan zen. Goiherri B eta Mutriku ziren podiumean sartzeko borroka horretan aukerak zituztenak. Lehen jardunaldian gipuzkoarrek aurretik amaitu zuten, eta bigarrengoan, berriz, bizkaitarrek. Atzo, ordea, Gaztedi B taldeak ere borroka horretan sartu nahi izan zuen, eta ikaragarrikzo emozioa izan zen. Hiru taldeek irabazi zioten Gaztedi C taldeari, baina galdu egin zuten Gaztedirekin, eta Goiherrirekin. Beraien arteko neurketek, ordea, ez zuten ezer erabaki. Mutrikuk Goiherri B taldeari irabazi zion. Erandioko bigarren taldeak, berriz, Gaztedi B taldeari, eta azken hauek Mutrikuri. Beraz, hiru taldeek berdinduta amaitu zuten hirugarren eta azken jardunaldia, baina aurreko jardunaldietan batutako puntuei atzokoak batu ostean, hirugarren postuan Mutriku geratu zen, Goiherri B laugarren, eta Gaztedi B, berriz, bosgarren postuan.

Azken postuan Gaztedi C taldeak amaitu zuen, atzo jokatu zituen tiraldi guztiak galdu egin baitzituen, eta ezin izan zuen azken postutik ihes egin, ez atzo ez eta sailkapen nagusian ere.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo