GARA > Idatzia > Iritzia> Ikusmira

Troquenor: enpresaburuaren maltzurkeria eta langile erresistentzia eredugarria aurrez-aurre

Sondikako Troquenor enpresaren historia apur bat arakatuz gero, enpresaburuen jokaldi maltzur eta langileen borrokaldi eredugarri baten kontrastea ageri da. Automoziorako trokelak egiten zituen enpresa honek klienteak bazituen, makinaria punta-puntakoa eta, beste enpresa batzuk bezala krisiak kolpatu duen arren, bideragarritasuna ez zegoen inondik inora zalantzan. Aitak semeari enpresa saldu, akzioen prezio ikaragarri altuan, eta enpresagintzan ohikoa den sozietate harremana finkatu zen -jabeak eta testaferro berak enpresari izen berri bat (Ineco) emanez, zeinari solairuak saltzen zaizkion-. Orduz geroztik, EREak errenkan (beti sindikalista eta komite enpresako kideak sartuz), ertzantzaren errepresioa eta langileen deshauzioaren aurrean, erresistentzia borroka eder bat. 250.000 euroko zor bat aitzaki, administrazioari milioak zor dizkion enpresaburu bati bidea erraztu zaio, baina, zorionez, historia hau, bere langileen gogoa ez da oraindik amaitu.

Atzo jakin zen langileak enpresa berreskuratu nahi dutela kooperatiba bat sortuta. Azken ukituak ematen ari dira eta aurki aurkeztuko dute proiektua. Enpresaburu lotsagabeak izan duen laguntzaren laurdenarekin salbatuak leudeke.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo