GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Maite Goiri Uriarte

Fruizko Udalaren «dekretazoa»

Bizkaiko Fruiz herriko auzokide moduan, Udalaren partetik jasotzen ari garen tratua salatu nahi dugu, gure jabegoan dagoen bide baten erabilerarekin lotuta. Sortu den auziaren inguruan, Fruizko Udalak pasa den urtean dekretu baten bidez (Alkatetzaren dekretua, 61/2011) auzoan daukagun Sallebanteko ermitara joateko gurea den bidea, bide-zorra bihurtu zuen, nahiz eta betikoa den beste bide bat egon bertara joateko. Egoera Bilboko epaitegian salatu genuen eta bertatik jaso dugun sententziak (117/2013) baieztatzen du Udala bere eginbeharretatik urrunegi joan dela, ez dagokiolako horrelako erabakirik hartzerik, eta egoeraren ezaugarriak kontuan hartuta, inondik inora ez dela bere konpetentzia bide-zorraren eraketa jabego pribatu batean jartzea. Honen guztiaren aurrean, eta bereziki salatu nahi duguna, Fruizko Udalak adierazi digu ez duela sententzia publiko egingo eta gainera ez duela betetzeko asmorik, nahiz eta argi geratu bertan bide-zatia jabego pribatu baten barruan dagoela. Noiz arte sentitu behar dugu ezintasun hau maila desberdinetako erakundeetatik? Noiz arte jaso behar ditugu herritarrok agintzen dutenen partetik horrelako jokabide ilegal eta amoralak?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo