GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Hasiera

Lehen bi jardunaldietako egunak eta ordutegiak zehaztu dituzte

J.L.

Top 14 datorren asteburuan abiatuko da, eta hasierako jardunaldiko ordutegiak eta egunak erabakita daude. Bai Avironek eta bai Biarritzek larunbatean jokatuko dituzte euren norgehiagokak, baina ez dira ordu berdinean arituko.

Hasten lehena Biarritz izango da, eta zuri-gorriek Clermonten aurka jokatuko dute Agilera estadioan, 15.00etatik aurrera. Avironek ere etxean jokatuko du bere norgehiagoka, Jean Dauguer estadioan, alegia, baina 18.30etik aurrera izango da bere partida. Bigarren jardunaldian, Biarritzek abuztuaren 24an jokatuko du etxean Montpellierren aurka 18.30ean, eta Avironek ere egun berean eta ordu berean jokatuko du Stade Toulosainen zelaian.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo