GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

deia, Rikardo Arregi 2013/8/14

Urquijoren festak

Beharbada artikulu hau irakurtzen ari zaretenok badakizue zer gertatu den azkenean Bilboko txupineraren aferarekin (...).

Gehiago sakondu beharko genuke hori guztia eta Carlos Urquijo jaunari eman festa eta jai guztien ardura, EAEn bakarrik, noski, Nafarroan bide berezkoa dute surrealismoaren garapenean ere. Carlos Urquijo salatariak izan beharko luke txupinero eta pregoilari herri, auzo, kontzeju, hiri eta elizate guztietan. Horrela, bide batez, bandera guztiak behar bezala jarrita dauden ala ez konprobatu ahal izango luke. Are gehiago, festa eta jai horietan guztietan dauden pertsonaiak Carlos Urquijo alaiaren eskuetan geratu beharko lirateke eta berak antzeztu: zeledon, marijaia edo pirata; kantinera, artillero edo tripafin; buruhandi eta gargantua; segurtasun juridiko erabatekoa izango genuke eta, garrantzizkoagoa dena, baita segurtasun surrealista ere.

Askok penstatuko duzue lan gehiegi izan daitekeela Carlos Urquijo erakargarriarentzat, festaz beterik ditugu gure lurralde historiko hauek: ados, leher eginda bukatzeko arriskua du, baina festa gehienak uda partean direla kontuan hartzen badugu, lana ere ez da hainbesterako. Udazkenean mahatsak zapaldu Arabako Errioxan eta neguan olentzero pare bat eta erregeren bat ordezkatzearekin nahikoa izango litzateke (...). Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzari izena aldatu beharko liokete, hori bai, eta EAEko Festa Batzorde Orokorra edo horrelako zerbait jarri.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo