GARA > Idatzia > Euskal Herria

Plantouneko okupek urriaren 21a arte dute lekuak husteko

A.B. |

Baionako Plantoun auzoko etxe hutsako okupatzaileek agente judizialaren bisita izan zuten, astearte arratsean, lekua husteko ageria emateko. «Baionako auzitegiak joan den abuztuaren 14an hartu erabakiaren segida da», gogoratu zuten okupatzaileek. Gutuna jaso eta bi hilabeteko epea daukate, hau da, urriaren 21a arte, bertatik joateko indarrean kanporatuak izan nahi ez badute.

Jabeekin konponbide bat atzemateko deia luzatu zuten, berriz ere, okupatzaileek, eta, elkarte eta alderdi politikoak sustengatzea deitu zituzten, urriaren 21etik goiti, Plantounen «herri harresi bat prestatzeko». Azkenik, urriaren 26an Baionan eginen den elkarretaratzera deitu zuten «bizitegi duinaren eta eskuragarriaren mezua hedatzeko eta gauzatzeko».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo