udate | city pass
Euskal Herriko I. Parrilla eta Burruntzi Txapelketa
Datorren azaroaren 2tik 4ra bitartean, Euskal Herriko I. Parrilla eta Burruntzi Txapelketa egingo da, Donostiako Trinitate plazan. Euskal sukaldaritza tradizionala sustatzen duen Ja(ki)tea elkarteak antolatu du. Burruntzian erretako arkumea pintxotan salduko dute, eta pintxo horien bitartez lortutako dirua Etiopia Utopia gobernuz kanpoko erakundearentzat izango da.