GARA > Idatzia > Euskal Herria

Ibarrako ezker abertzaleak eta Subegi elkarteak lapurretak salatu dituzte

GARA |

Ibarrako Subegi kultur elkarteko kideek eta Ibarrako Bilduko udal hautetsiek ezker abertzaleko egoitzan eta aipatutako elkartean izan diren lapurretak salatu zituzten asteazkenean.

Prentsaurreko batean zinegotziek eta elkarteko kideek azaldu zutenez, «lapur berezi hauek», kultur elkartean, afarietako diruarekin batera, hainbat paper ere eraman dituzte. Ezker abertzalearen egoitzan, aldiz, dirua utzi eta paperak bakarrik eraman dituzte.

«Beldurrarekin fruituak ateratzen dituzten agintari» horiengana zuzendutako mezua ere plazaratu zuten: «Garaiak aldatzen ari dira, eta horren adibide dira hemengo kale protestak. Langileriak argi esan dizue: beldurra bandoz aldatzen ari da. Aldarri horrekin bat egiten dugu».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo