GARA > Idatzia > Kultura

udate | city pass

Euskal gutiziak, parrillan eginak

p047_f02.jpg

GARA | DONOSTIA

Ja(ki)tea elkarteak euskal parrilleroen lehiaketa prestatu du Donostian datorren asterako. Ekitaldi gastronomikoa Trinitate plazan ospatuko da hilaren 27an eta 29an (eta ez azaroan, atzo argitaratu genuen bezala). Parte hartzaileek 160 pertsonentzako afaria prestatu beharko dute, epaimahaia barne. Hegaluzea eta txuletak izango dira jakiak, eta postre gisa torradak eta Tolosako teilak eskainiko dira. Guztira bederatzi izango dira parte hartuko duten jatetxe eta erretegiak, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaitik etorritakoak. Afarirako txartelak Deskontalia.es webgunean eros daitezke 20 eurotan. Hilaren 28an, berriz, Donostia bertako Alde Zaharreko tabernek txingorretan egindako pintxo lehiaketan parte hartuko dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo