GARA > Idatzia > Mundua

Milioi bat haurrek ihes egin behar izan dute Siriatik

Siriako gerrak milioi bat haurrek herrialdetik ihes egin behar izatea eragin du. «Datu hori erabat lotsagarria da. Ez dira zenbaki hutsak. Beraien etxebizitzak eta kasu batzuetan senideak ere utzi behar izan dituzte atzean, egoera lazgarriak pairatuz. Nazioarteko komunitatea siriar umeekiko zorretan da, ez baitu umeak babesteko duen ardura bete», salatu du Unicefek.

p019_f01_148x108.jpg

GARA |

Unicef Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Funtsak eta UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak atzo ohartarazi zutenez, milioi bat haurrek ihes egin dute Siriatik gerraren ondorioz. «Gazte siriarrek beraien etxeak, senideak eta etorkizuna galdu dituzte. Muga zeharkatzea lortzen dutenean ere, erabat traumatizatuta eta etsituta daude. Ez dute itxaropenik», ohartarazi zuen UNCHReko goi mandatari Antonio Guterresek.

Haurrak dira iheslari siriarren erdia. Batik bat Libanora, Jordaniara, Turkiara, Iranera eta Egiptora ihes egin dute. UNCHR berak emandako datuen arabera, 740.000 iheslarik 11 urte baino gutxiago dituzte. «Ez dira zenbaki hutsak. Ume eta gazte horiek beraien etxeetatik alde egin behar izan dute; batzuetan senitartekoen besoetatik erauzi behar izan dituzte. Orain soilik hasi gara jabetzen pairatzen duten egoera lazgarriaren ondorioez», plazaratu zuen Unicefeko zuzendari Anthony Lakek.

Nazioarteko komunitateari kritika gogorra egin zion Guterresek ere haur siriarrei babesik ez emateagatik. «Gerra pairatzen ari direnen sufrimendua arintzeko lanean gutxi batzuk besterik ez dira ari; nazioarteko komunitateak huts egin du, ez baititu bere betebeharrak bete. Geure buruei galdetu beharko genieke nola den posible haur horiei huts egiten jarraitzea», helarazi zuen. «Ume horien biziraupena bera dago jokoan, guztiz errugabea den belaunaldi oso baten ongizatea», gaineratu zuen Guterresek.

Mehatxu ugariren biktima

Orain arte, nazioarteko komunitateari 5.000 milioi dolarretik gora eskatu dizkiote UNHCR eta Unicefek haurren oinarrizko beharrak ase ahal izateko. «Errefuxiatu kanpamentuetan dauden 1,3 milioitik gora umeei elgorriaren kontrako txertoa jarri diegu, 167.000 haurrek laguntza psikologikoa jaso dute eta 118.000 dira ikasketekin jarraitu ahal izan dutenak. Baina oraindik asko dugu egiteko», azaldu zuen Guterresek.

«Gerraren ondorioetatik ihes egin duten umeek min fisikoa, estresa eta beldurra pairatzen dituzte. Sexu esplotazioaren, behartutako ezkontzen edo adin txikikoen trafikoaren biktima izateko arrisku handiagoa ere badute, batez ere muga bakarrik edo beraien senideetatik banatuta zeharkatu duten 3.500 bat umeek», gaineratu zuen.

Gerran, gainera, 7.000 haur inguru hil direla gogoratu zuen Guterresek. «Konponbide politiko bat bilatzeko ahaleginak biderkatzen ari diren honetan, zibilen kontrako erasoak eta bereziki umeen aurkakoak eten egin beharko lirateke», exijitu zuen.

EEUU y Rusia piden una investigación objetiva en Siria

Los jefes de la diplomacia de EEUU y Rusia, que preparan la conferencia de Ginebra sobre la crisis siria, coincidieron en pedir una onvestigación objetiva sobre la denuncia de uso de armas químicas en un ataque gubernamental a las afueras de Damasco.

El propio Barack Obama se mostró muy prudente sobre el dossier, y se limitó a mostrar su profunda inquietud.

Mucho más sueltos están sus aliados europeos. Londres aseguró tener pocas dudas de que se tratara de un ataque químico y de apuntar al Gobierno sirio. Moscú se apresuró a intentar cerrar ese flanco calificando de «inaceptables» las amenazas europeas, sobre todo francesas, al uso de la fuerza.

Estentóreo, el secretario general de la ONU, Ban Ki-moon, advirtió a Damasco de que el uso de esas armas es un crimen contra la humanidad.

No parece que sus palabras vayan a modificar la situación. Todo apunta a que EEUU ha decidido no implicarse en el conflicto y apuesta por una solución negociada que tiene escasos visos de acabar con el drama. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo