GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

sega

Anoetan jokatuko den apusturako ikusmina handitzen doa

J.L.

Anoeta herriko ikastolaren ondoan dagoen belardian gaur arratsaldean jokatuko den apusturako ikusmina gero eta handiagoa da.

Joakin Garmendia eta Irati Astondoa neurtuko dira 18.0etatik aurrera. 46 urte pasa dira emakume batek azkeneko aldiz sega apustu bat jokatu zuenetik, baina gaurkoan gizonezkoak eta emakumezkoak baldintza berdinetan jardungo dute. Ordu erdi bat izango dute lanerako, eta tarte horretan belar kilorik gehien ebakitzen dituen segalariak lortuko du garaipena. Alde bakoitzak 600 euro jokatzen ditu dirutan.

Aurtengo urtean Joakin Garmendia nazioarteko eran aritu da, eta, Astondoa, berriz, bietan, nazioarteko eran zein era tradizionalean. Txapelketa bietan bigarren amaitu zuen. Garaipena lortzeaz gain, ikuskizun polita ere eskaini nahi dute biek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo