GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

harri-zulatzea

Ortuellako Burdin Gazteak taldea jaun eta jabe izan da Bilboko saioan

J.L.

Ortuellako Burdin Gazteak taldea jaun eta jabe izan zen Bilboko Areatzan jokatu zen Euskal Herriko Ligako jardunaldian. Amaieran 15 zulo pasa egin zituen, eta 14 pasa, berriz, Trapagaranek. Kabiezesek osatu zuen podiuma, 12 zulo pasarekin.

Gaur, berriz, 12.00etan jokatuko da Bilboko Areatzan Euskal Herriko lasto-botatze finala. Bertan, Fernandez de Retana, Ruiz de Aretxabaleta, Tubi, Joxe Lapazaran, Perez, Pujana, Agirre, Arbenoitz eta Andron lehiatuko dira. 13 kiloko lasto fardoa erabiliko dute, eta ahalik eta altuen bota beharko dute. Atletismoan altuera edo pertika jauzian erabiltzen den sistema bera erabiltzen da hemen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo