GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

berria, Jon Ordoñez 2013/8/23

Arkatzak zorrozten

(...) Euskal Herriko ordezkari politikoek datorrenari aurre egin beharko diote, eta horretarako, ondo asko zorroztu beharko dituzte arkatzak. Azaroan bi urte beteko dira ETAk armak utzi dituela iragarri zuenetik, eta Espainiako Gobernuak blokeo egoeran jarraitzen du. Horiek horrela, gizartearen ordezkariek elkarrekin aterabide bat bilatu eta aurkitzeko ardura dute, hau delako garai aproposa konbergentzietarako. Jesus Egiguren PSE-EEko presidenteak berak esan zuen atzo, «usteltzen hasi baino lehen, berehala landu beharreko gaia» dela. Maiatzera arte ez da hauteskunderik izango urte politiko honetan, eta horiek Europako Parlamentukoak izateak, nolabait, bigarren maila batean utz dezake ika-mika politikoa. (...) Herri modura jarduteko garaia da orain. 2014an independentziaren gaia puri-purian izango da Europan, eta Euskal Herriak ordurako pentsatzen hasita behar luke zer egin nahi duen, izan nahi dituen estatus politikoak edozein direlarik ere. Munduko alkateen bake konferentzia izango da urte politikoa hasi eta gutxira, eta alderdien zeregina da arduraz jokatzea eta horrek eskaintzen duen aukera baliatzea. PP ahul da Madrilen, eta horrek zirrikitu bat ireki dezake gobernuaren jarrera monolitikoan, gehiengo osoa izan arren, babesa behar duelako. Baina horretarako, herri gisa jardun behar da, aiztoak utzi, eta arkatzak zorrozten hasi.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo