GARA > Idatzia > Euskal Herria

EH Bilduk berdintasun arloko politikak sustatzeko eskatu dio Gasteizko Udalari

Ion SALGADO | GASTEIZ

EH Bilduk Gasteizko Udal Gobernuak berdintasun politikei dagokienez «utzikeriaz» jokatzen duela salatu zuen atzo. Hala, «etengabeko eraso sexisten aurrean», berdintasun politikak suspertzeko eskatu zion Javier Maroto alkateari.

Ohar batean, Itziar Amestoy zinegotzi abertzaleak azaldu zuenez, «Udalak ez du behar bezalako lanik egiten, ez Berdintasun Planean, ez berdintasun ikastaroetan, ezta Segurtasunik Gabeko Eremuen Mapan ere».

Zentzu honetan, Amestoyk, «erasoek bere horretan jarraitzen duten bitartean», Judimendin gertatu zena kasu, segurtasunik gabeko zonaldeen mapa egiteko dagoen partidak hutsean jarraitzen duela azpimarratu zuen. «Teknikari gaituekin, aurrekontuaren betetze maila horrek konpromiso politiko falta baino ez du erakusten», kritikatu zuen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo