GARA > Idatzia > Kultura

udate | city pass

Montehermosoko markesa ekarriko dute gogora antzerkian

Ortzai antzerki taldeak Gasteizko Maria Pilar de Acedo y Sarria, Montehermoso jauregiko markesa gisa ezagunagoa zenaren figura ekarriko du gogora «Vittoria» obran. Hiru emanaldi egingo dituzte, atzo hasi eta bihar amaituz. Antzezlanean, emakumeak Jose Bonaparterekin izan zuen harremana azaltzen da, baita azken urte horietako ingurumaria ere. Obra 1813ko ekainaren 21ean dago kokatua, hain zuzen, Gasteizko bataila jazo zen egun berean. Bere jauregian delarik, bataila giro horretan erregearekin igarotako amodiozko sei urte horien berri emango du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo