GARA > Idatzia > Euskal Herria

Adituek kontzeptu politiko nahiz sozialen aldaketak aztertuko dituzte Bilbon

GARA | BILBO

Kontzeptu eta nozio politikoak, sozialak, linguistikoak eta artistikoak historian zehar nola eta zergatik aldatzen diren azalduko dute hainbat adituk Kontzeptuen Historiari Buruzko Nazioarteko XVI. Hitzaldian. Bilbon egingo dute Biltzarra gaur eta bihar, Bizkaia aretoan, eta azken saioa larunbatean izango da, Donemiliaga Kukulako Cilengua ikerketa zentroan.

Ikertzaileek, halaber, Europa, India eta Asiako kulturen arteko itzulpen eta hibridazio prozesuak kontzeptu horien eraikuntzari nola eragin dien azalduko dute.

Biltzarrak 30 herrialdeetako 200 ikertzaile baino gehiago bilduko ditu.

Irailean, bigarren hitzordua

Egunotakoa ez da hizkuntzaren inguruan Bilbon izango den hitzordu bakarra; izan ere, EHUk antolatuta, irailaren 4tik 6ra bitartean Hizkuntza Jabekuntzaren VII. Nazioarteko Biltzarra ere izango da. Ukipen egoeran dauden hizkuntzen jabekuntzan jarriko dute arreta.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo