GARA > Idatzia > Kultura

UDATE

Musikaren jaiak

Ritxi AIZPURU Musika argitaratzailea

Hemen jaiek musika dute. Egun, edozerk du musika, soinu, burrunba, zarata edo hondo-musika. Ia guztia musikarekin egin ohi da, ekitaldi xumea zein elitista. Jaiek musika dute. Musikarik gabeko jaiek jai dute, baina musikak jai du? Orain arteko jai-ereduek jai dute? Zer jai-eredu dago? Ereduek jai dute? Interesgarria da jai hitzak eskaintzen dituen adiera kontrajarri eta «adosjarriak». Jaia beti da gai zerbaiterako, baina berdintasunean eraikitako jaiek beti dute plus bat gizabanakoaren alderdi naturalena eta probetxugarriena azalarazteko. Jaiak ukitu klasista, burokratiko eta botere neurri politiko hertsatzailea edo koertzitiboa duenean gizabanakoaren jaiek jai dute. Eredu ez-parte hartzailetik eraikitzen direnean jaiak ikuskizun huts eta mamirik gabekoak dira, gizartea bera espektakulu bezala hartuta ibili bururik gabe munduan. Buruan pentsamolde bakarraren aurkako txoriak izateak hegan jar ditzake gure auzolanerako tresnarik baliotsuenak. Euskal Herrietako hiri populatuenetan antolatzen diren jai nagusi guztietan eman izan ohi da jai-ereduen talka. Goitik behera boterean dagoen indar politikoak diseinatutako jai hiper-txukun, jainkojale itxuratia, txurikeria bihurtuta gauza guztien aurretik. Erakunde publikoaren pentsakizunetik urrun dagoen pertsona aurrerakoiek osatutako jaiek presentzia nabarmenagoa dute nahiz eta beti liskar politikoetan sartu behar ezarritako boterearekiko. Jaiak desitxuratu egiten dira jendea exodora derrigortuta musika ikuskizun jendetsuenaz gozatzeko. Donostian Zurriolako hondartza nahiago Sagues baino. Bilbon Europa parkea baino egokiago udaletxearen aurrea. Gasteiz eta Iruñean tokiak baino politikari profesionalen portaera laidogarriak eta iraingarriak dira aldatzekoak, toki guztietan bezala. Portaerak.

 
Ficha

Intérpretes: Stephen Hough, piano. Orquesta de Cámara de Escocia.

Director: Robin Ticciati.

Programa: «Obertura de El rey Lear» de Hector Berlioz. «Concierto para piano nº1» de Felix Mendelssohn. «Sinfonía nº3, Heroica», de Ludwig van Beethoven.

Lugar y fecha: Donostia, Auditorio Kursaal. 27/8/2013.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo