GARA > Idatzia > Kirolak> Errugbia

Avironek etxetik kanpo ere irabazten badakiela erakusten hasi behar du

Avironek etxetik kanpo ere irabazten badakiela erakusten hasi behar du, gaur jokatuko baita Top 14ko laugarren jardunaldia. Lapurtarrek gaur 19.00etan jokatuko dute Clermonten zelaian. Norgehiagoka oso zaila izango da, frantziarrak Liga irabazteko talde faboritoetako bat baitira. Hori bai, sailkapenean biak berdinduta daude, bi partida irabazi eta bat galduta. Puntu gehigarria ere bana dute. Biarritzek ere ordu berean jokatuko du, eta Oyonnax igo berriaren zelaian aritu beharko du. Zuri-gorriek beraiekin itxaropena izatea nahi baldin badute, gaur lau puntuak batu behar dituzte. Oraingoz, partida bat irabazi dute, eta beste bi, berriz, galdu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo