GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Aizkora

Txapeldunen Liga irabazteko beste pauso bat eman du Floren Nazabalek

p044_f02_97x96.jpg

J.L.

Floren Nazabalek aparteko arazorik gabe irabazi zuen Ordizian jokatutako Urrezko Aizkorako Txapeldunen Ligako saioa. Etxarriko txapeldunak Joseba Otaegi hartu zuen mendean.

Nafarrak jokatutako saio guztiak irabazi egin zituen. 45 ontzakoa zeinek kolpe gutxiagotan moztu izan zen egin beharreko lehen lana, eta Florenek 42 behar izan zituen, eta hamabi gehiago gipuzkoarrak. Ondoren tamaina bereko enborra erlojuz kontra ebaki behar izan zuten, eta hori Floren Nazabalek minutuan bota zuen, eta Joseba Otaegik, 14 segundo gehiago behar izan zituen berea bukatzen.

Hirugarrengoan, tamaina bereko enborra zutik jarrita ebaki behar izan zuten, eta Nazabalek minutu eta 48 segundo behar izan zituen, eta 2.26 izan zen Josebaren denbora. Laugarrengoan, 60 ontzako enborra zeinek azkarrago ebaki lehiatu ziren, eta berriro ere Floren Nazabal izan zen onena. 2.09 izan zen bere denbora eta 2.36 izan zen Joseba Otaegiren denbora. Bosgarren saioan, 45 ontzako enbor bat zutik jarrita eta beste bat etzanda jarrita ebaki behar izan zuten, eta 3.47 izan zen Nazabalen denbora, eta 4.18 Josebarena.

Iraupen proban, bakoitzak lau kana-erdiko ebaki behar izan zituen. Lan guztiak burutzeko, berriz, 19 minutu eta 12 segundo behar izan zituen Floren Nazabalek, eta 21 minutu eta 59 segundo, berriz, Joseba Otaegik.

Gaur ere jardunaldia izango da, Leioan, Lopez eta Erasun neurtuko dira, 19.00etan. Eta bihar, Villabuenan, Juanjo Lopez eta Ander Erasun lehiatuko dira, 12.30ean hasita.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo