GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Anjel Lertxundi Esnal 2013/9/13

Itoginak

berria.info

Madrileko Kongresuan itoginak, Kataluniako Diada arrakastatsuaren egun berean. Ulertu nahi duenak, uler beza: independentisten hazkundea ez da soilik eskubide historikoen aldarriak ekarria. Baina itogin-tantak golkoan zituen agintari bakar bat ere ez zen jabetu metaforaz. Ez zen inor estradora igo eta kontatzen hasi Madrileko desastreak zenbat independentista sortu dituen, Marca Españaren politika egiteko modu zikin doilorra zer nolako bultzada ematen ari zaion independentziari. Ez genuen inor ikusi sudurrak estali, eta ustelkeriari darion kiratsaren eragina salatzen. Inork ez zuen aipatu politika iruzurtiak, gardentasun ezak, kromo partiketak, aldi berean epaile eta gaizkile den justiziak edo memoria historikoaren manipulazioak zenbat bidelagun oparitu dizkion separatismoari.

Gehiegi eskatzea da, baina sikiera kargudunen bat ikusi izan bagenu itoginei begira, apal-apal galdetzen: «zer egin dugu gaizki?».

(...) Beste metafora bat: kongresuko sabaian, itoginetatik hurbil, Tejeroren tiro-zuloak estali dituzte. Gure herriko iturgin batek ere halaxe egiten omen zuen mojen komentuko teilatuan: itogin bat zegoen lekuan teila berria jarri, baina handik hurbil beste bat kendu, euria egingo zuen hurrengoan ere lan-faltarik ez izateko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo