GARA > Idatzia > Kultura

Lau artistak Ekainberrirako koadroak pintatu dituzte bosgarren urteurrenean

p049_f03.jpg

GARA | DONOSTIA

Ekainberriren 5. urteurrenaren ospakizunen baitan, ezin zen margolarien topaketarik falta, Ekaineko kobazuloaren altxor nagusiak duela 14.000 urte gizakiak egindako pinturak baitira. Lan horiek erreferentzia hartuta lau margolariek obra bana prestatu dute Ekainberriko harreran erakusketa bat egiteko, azaroaren 13ra arte ikusgai izango dena.

Juan Luis Goenaga, Angel Uranga, Xabier Obeso eta Maximina Espeso dira ekimen honetan parte hartu duten pintoreak; historiarekiko eta kulturarekiko lotura euren lanetan islatzeko konpromisoa hartu zuten.

Erakusketarekin batera bestelako ekintzak prestatu dituzte urteurrena ospatzeko. Besteak beste, irailaren 20an bisitari guztientzat sarrerak erdi prezioan izango dira.