Irailaren 28an ekingo dio EOSen Miramongo Matineeak zikloak Donostian
GARA | DONOSTIA
«Brahms bakarrik» kontzertuak irekiko du Miramongo Matineen denboraldia, irailaren 28an. 2014ko maiatzaren 31ra artean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren egoitzako auditoriuma Matineen erdigune izango da berriz ere. Euskadiko Orkestraren ganbera zikloaren 22. denboraldia izango da.
Lehen emanaldia, 11.00etan, Euskadiko Orkestraren baitan sortutako Ensemble Dionysus taldeak Johannes Brahmsen «Pianorako kintetoa fa minorrean, opus 34» izango du hizpide. Biolinek, biolak eta biolontxeloek osatzen dute boskotea.
Eskaintza zabala
Musika klasiko barrokoa ere izango da, rocka, musika sinfonikoa edo dantza lagun duen musika, guztira 16 kontzertu; nazioarte mailako bakarlari Measha Brueggergosman, Alexandre Da Costa, Milos eta Benjamin Grosvenor. Inguruko taldeak ere izango dira, Landarbaso Abesbatza edo Dantzaz Konpainia, esaterako; baita Euskadiko Orkestra osoarekin edota Orkestrako kideek osatutako taldeekin, Kaabestri adibidez. Egitarau osoaren berri izateko sartu www.euskadikoorkestra.es webgunean.
Kontzertu guztietarako abonamenduak 79 euroko prezioa du eta 61 eurokoa tarifa bereziko onuradunentzat. Emanaldi bakarrerako sarrerak 7 eurokoak izango dira eta datorren astelehenean jarriko dira salgai. Doako autobus zerbitzua izango da dute Miramongo egoitzara heltzeko. 10.25ean abiatuko da Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak ditu Antso Jakituna 18 eta Madrilgo Hiribideko 34an.