GARA > Idatzia > Kultura

Itzulpenen katalogoa argitaratu du Etxeparek

 

GARA | BILBO

Euskal literatura sustatzea helburu duen 2013ko «10 Books from the Basque Country» katalogoa argitaratu du Etxepare Euskal Institutuak. Jatorriz euskaraz idatzitako hamar liburutatik ateratako laginak jasotzen ditu katalogoak, gaztelaniara eta ingelesera itzulita. Hamar liburu izango dira denera, tartean, «Zulo bat uretan» (Iñigo Aranbarri), «Bitan esan beharra» (Rikardo Arregi), «Zazpi etxe Frantzian» (Bernardo Atxaga), «Amaren eskuak» (Karmele Jaio), «Kristalezko begi bat» (Miren Agur Meabe), «Martutene» (Ramon Saizarbitoria) eta «Mussche» (Kirmen Uribe). Urrian Bartzelonako Liber Liburu Azokan eta Alemaniako Frankfurt Book Fair azokan izango da institutua, eta abenduan Mexikoko Guadalajarako FIL Liburu Azokan.