GARA > Idatzia > Kultura

Lekeitioko Udalak bere gain hartuko du Ikusgarri zinema aretoa

 

GARA | IRUÑEA

Lekeitioko parrokiaren Ikusgarri Aretoko zinema komertziala gestionatzen zuen enpresak, Fides Norte SAk, bere jarduna eten du irailean, zinema-aretoa defizitarioa zela eta. Hala, Udala aretoaren jabe den parrokiako ordezkariekin harremanetan jarri da eta haren erabilera mantentzeko aukeraz mintzatu dira.

Hitzarmena oraindik sinatuta ez badago ere, epe ertaineko errenta-kontratu bat sinatzekotan dira. Lekeitioko Udalak ikusgarri aretoaren alokairua eta mantentze-gastuak ordainduko ditu lantzen ari diren hitzarmenaren arabera.

Hala, Udalak Ikusgarri aretoaren erabilera osoa izango du bere esku. Gainera, aretoa Euskadiko Antzokien Sarean sartu berri da eta, horrela, kultur programazio sendo bat jarri nahi dute martxan eta bertan gutxienez diruz lagundutako 8 ekitaldi (antzerkia, dantza, musika...) egingo dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo