GARA > Idatzia > Euskal Herria

Gizartean duen eginkizun berritzailea nabarmendu du MUk ikasturte irekieran

p014_f01.jpg

GARA | ESKORIATZA

«Hezkuntza eredu aurreratuak garatzeko eta abiarazteko zereginetan liderrak izateagatik eta ikasteko prozesuak eraldatzeko konpromisoagatik goraipatzen gaituzte», azpimarratu zuen Iosu Zabala Mondragon Unibertsitateko errektoreak 2013-2014 ikasturte akademikoa irekitzeko ekitaldian. Urtero leku batean egiten dute inaugurazio ekitaldia eta atzo Eskoriatzako Campuseko Humanitate Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen txanda izan zen. Bertan bildu ziren, besteren artean, Iñigo Urkullu lehendakaria, Cristina Uriarte Hezkuntza sailburua, Idoia Peñacoba unibertsitateko idazkari nagusia eta Marian Bilbatua doktore eta fakultateko irakaslea. Azken honek «Hezkuntza kalitatea eta hezkuntza erronkak» izenburuko hasgai akademikoa eskaini zuen.

Errektoreak unibertsitateak euskal gizartean duen «eginkizun berritzailea eta eraldatzailea» nabarmendu ondotik, ikasturteari ilusio handiz ekingo diotela adierazi zuen, nahiz eta nazioarteko testuinguru ekonomiko eta sozialak eragindako ondorio kaltegarrien jakitun izan. Hiru titulu berri emango dituzte ingeniaritzen arloan: ingeniaritza biomedikoa, Healthekin elkarlanean garatua eta Arrasaten emango dena, eta energiari eta ekonomiari lotutako beste bi eskaintza, Orona Taldeak Galarretan sustatutako IDEO Berrikuntza Gunean dagoeneko martxan direnak.

Datu bati eman zion garrantzia Zabalak: MUk eskaintzen dituen hamabost gradu-tituluetatik heren batek bost urte baino gutxiago dituzte eta horietako batzuk aitzindariak dira Estatuan, gainera, Lidergo Ekintzaile eta Berrikuntza eta Basque Culinary Centerreko Gastronomia eta Sukaldaritza Zientzien gradua, esaterako.

Unibertsitate honen bereizgarrien artean, «ikasleen kalitatezko ikaskuntza integralari eskainitako arreta berezia» goraipatu zuen. Ildo horretan, esperientzia kooperatibotik eratorritako gaitasun eta balioak ematen zaizkie ikasleei.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo