GARA > Idatzia > Kultura> Ikus-entzun

IRRATIAK

«Amapola morea» irratsaioa gaur abiatuko da

Behe Bidasoa eskualdeko Antxeta Irratiak eta Oiartzun Irratiak «Amapola Morea» izeneko saio berriari ekingo diote gaurtik aurrera. Emakume bat izango da emankizuneko protagonista bakarra ordu oso batez, bere lanaren berri emango duena. Bi astean behin izango da, 20.00etatik 21.00etara, eta bi irratietan entzun ahal izanen da saioa, baita Internet bidez ere, Antxetamedia.info eta Oiartzunirratia.org webguneetan. Lehenengo saioan Alaia Martin izango dute gonbidatu.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo