GARA > Idatzia > Mundua

Mexikon gutxienez 97 hildako eta 200.000 kaltetu izan dira, euri-jasen eraginez

«Ingrid» eta «Manuel» izeneko ekaitz tropikalek jada 97 hildako eragin dituzte Mexikon. Euritearen ondorioz, Acapulcon krokodiloak eta bestelako narrastiak ikus zitezkeen urez gainezka zeuden kaleetan.

GARA | MEXIKO DF

«Ingrid» eta «Manuel» ekaitz tropikalek gutxienez 97 hildako eta kalte ugari eragin dituzte Mexikoko bi kostaldeetan, Pazifikoan nahiz Golkoan. Larunbatetik, euri zaparradek eta haize bolada bortitzek bete-betean harrapatu dituzte hamabi estatu. Horietako bederatzitan alerta piztuta zegoen.

Miguel Angel Osorio Barne ministroaren hitzetan, lehen aldia da hainbesteko indarra duten bi fenomeno atmosferiko aldi berean gertatzen direna: «Zerbait historikoa da».

Acapulcon, kalte gehien jasan dituen hirian, kaleak urez gainezka zeuden, Veneziako kanalen itxura hartuz. Leku batzuetan, hiru metrora iristen zen ura. Herritar asko beren etxeetako teilatuetan babestu ziren, salbamendu taldeen etorreraren zain. Uretako motorrak ezinbesteko bihurtu dira egunotan kaleetan ibili ahal izateko. Baina egoera are arriskutsuagoa da, uholdeen ondorioz krokodiloak eta beste narrasti batzuk baitabiltza kaleetan barrena.

Behar-beharrezko produktuen gabezia ere nabaritzen hasi da, eta horrek lapurretak eta arpilaketak eragin ditu.

15.000 mila mexikar ebakuatu behar izan dituzte. Hirian oporretan zeuden 40.000 turista ateratzen hasi ziren. Iraganean, Hollywoodeko artisten oporleku gustukoena izan zen Acapulco. Egun, berriz, drogarekin loturiko biolentziarengatik albiste da maiz. Talde armatuen erasoak ohikoak dira.

Guerreroko estatuko La Pintada komunitate menditsuan, lur-jausi batek eliza eta eskola txikitu zituen. Hamabost pertsona hil ziren, baina alkateak berak ohartarazi zuenez, baliteke beste dozenaka lagun lurperatuta egotea. «Herrixkaren erdia desagertu da, etxe gutxi batzuk besterik ez dira zutik gelditu», azaldu zuen Maria del Carmen Catalanek. «Eskola, haurtzaindegia eta eliza galdu ditugu. Lur-jausiak den-dena birrindu zuen. Zarata izugarria egin zuen, bonba baten antzerakoa», gaineratu zuen Ana Clara Catalanek.

La Pintadako 45 biztanle, gehienak haurrak, Acapulcoko aterpe batera eraman zituzten. Egoerak okerrera egin dezakeela ohartarazi zuten agintariek.

Manuel toca tierra en Sinaloa convertido en huracán

El ciclón tropical Manuel, convertido el miércoles en huracán, tocó ayer tierra en el estado mexicano de Sinaloa, con un índice de peligrosidad «fuerte», anunció el Servicio Meteorológico Nacional (SMN), que informó de «lluvias torrenciales». Manuel, que se desplazaba de manera muy lenta por la zona costera del norte de Sinaloa acompañado de vientos máximos de 120 kilómetros por hora y rachas de 150 kilómetros, se formó como tormenta tropical el pasado viernes por la tarde, bajó a depresión tropical después, regresó a tormenta tropical el miércoles y por la tarde se intensificó a huracán categoría 1 en la escala Saffir-Simpson.

En informes previos, el SMN ya anunciaba la posibilidad de que Manuel se convirtiera en huracán por los fuertes vientos que desarrollaba, y aunque en un principio se dirigía a la Península de Baja California cambió la trayectoria y se fue al otro lado del Mar de Cortés. El organismo estableció un índice de peligrosidad fuerte, que se aplica a huracanes de categoría 1 y 2. El pronóstico del SMN era que Manuel se mantenga como huracán categoría 1 hasta hoy, reduciendo su potencia a tormenta tropical a partir de hoy. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo