GARA > Idatzia > Kultura

46. JAIALDIA

Terry Gilliam eta Eli Roth zuzendariek lan berriak aurkeztuko dituzte Sitgesen

Estatu espainoleko fantasiazko zinemaren jaialdi esanguratsuenak 46 urte beteko ditu aurten. Egunerokotasuneko beldurra da aurtengo joeretako bat, hori adierazten du «La semilla del diablo» filmean oinarrituta egin duten kartelak ere. Angel Sala zuzendariak adierazi zuenez, «gaizkia gugandik oso hurbil dagoela da proposatzen dugun gaia». Urriaren 11n «Grand Piano» Eugenio Miraren lanarekin inauguratuko da, eta 20an «Insidious» filmaren bigarren atalak itxiko du jaialdia. Terry Gilliamek «The Zero Theorem», Eli Rothek «The Green Inferno», eta Hayao Miyazakik «The wind rises» lanak aurkeztuko dituzte. Fantàstic sail ofizialean, Vincenzo Natali («Haunter») edota Nicolas Winding Refnen («Only God can forgive») filmak egongo dira ikusgai. Baita Jorge Dorado («Mindscape») edo Pablo Larcuen («Hooked up») zuzendari berrien obrak ere -azken horrek iPhone baten kamerarekin filmatu du lana-. Ekialde Urruneko zinemagintzak leku esanguratsua izan du jaialdian, izan ere, lehiaketan parte hartuko dute Johnnie To, Kiyoshi Kurosawa eta Takashi Miike zuzendariek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo