LEKU ALDAKETA
WOP Jaialdia Bilboko Santana 27 aretoan izango da aurten, urriaren 11n
The Walk On Project (WOP) Fundazioak antolatzen duen WOP 2013 jaialdia Bilboko Santana 27 aretoan egingo da aurten, datorren urriaren 11n. North Mississippi Allstars, Lisa & The Lips, Capsula, Lightning Malcom, Sonic Trash eta WOP Band arituko dira bertan. Antolatzaileek iazko egitura errepikatzeko asmoa zuten, hau da, jaialdia La Casilla pabiloian egitea bi egunetan. Hala ere, azkenean, ezin izan dute akordiorik lortu taldeekin, «negoziazioarekin eta WOPekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik». Sarrerak 20 euroan eros daitezke Kutxabanken kutxazainetan, Ticketmaster sarean, www.walkonfestival.com webgunean, eta 25 euroan txarteldegian.