gomendatuak | 61 DONOSTIA ZINEMALDIA
«Enemy» eta «Pelo malo»
“Enemy”: 9:00 eta 22:00, Kursaal 1 / “Pelo malo”: 9:30 Victoria Eugenia; 12:00 eta 19:00 Kursaal 1; 20:30, Antiguo Berri 2
Zinemaldiko lehiaketetako sail nagusiak, Sail Ofizialak, proiekzioekin jarraituko du gaur “Enemy” eta “Pelo Malo” filmen emanaldiekin. Lehena, Denis Villeneuvek zuzendu du eta protagonista Jake Gyllenhaal da. Filmean Adam pertsonaiari eman dio bizia, bizitza monotonoa duen irakaslea. Egun batean Anthony ezagutuko du, karrera handirik ez duen aktorea eta Adamen itxura berdin-berdina duen gizona. “Pelo Malo”, aldiz, Mariana Rondonek zuzendu du eta Junior izango da protagonista, ile kizkurra duen 9 urteko haur bat. Eskolako argazkirako ilea lisatu nahi du, baina ama Martari ez zaio gustatuko. Gero eta dotoreago egon nahi du Juniorrek, baina gero eta liskar handiagoak ditu amarekin. Azkenean, Juniorrek erabaki mingarri bat hartu beharko du.