61 DONOSTIA ZINEMALDIA
Immigrazioa da gai nagusia Horizontes Latinos sailari hasiera eman dion filmean
GARA | DONOSTIA
Burgosen jaioa da Diego Quemada-Diez, baina Mexikora egin zuen bidaia batean Sinaloatik iparralderantz ehunka emigrantek egiten duten bidaiaren berri izan zuen. Jakin-minari jarraituz testigantzak jasotzen hasi zen, eta horiek «La jaula de Oro» filmatzeko balio izan zioten. Pelikula horrek Horizontes Latinos saila zabaldu zuen atzo, eta gaur eta bihar zinema aretoetan izango da ikusgai.
Guatemalako hiru gazteren istorioa kontatzen du, bizimodu hobe baten bila Ameriketako Estatu Batuetara doazenak. Filma Cannesko jaialdian ikusi ahal izan zen eta kritika onak jaso eta sari bat irabazi zuen. Ordutik beste hainbat jaialditan izan da.