GARA > Idatzia > Kultura> Zinema

labur-labur | 61 DONOSTIA ZINEMALDIA

Errumanian filmak egitea ekonomikoki zaila da, baina ez da traba gaindiezina

p044_f02.jpg

GARA | DONOSTIA

Krisi ekonomikoa dela-eta zaila da Errumanian film bat egitea, Calin Peter Netzer zuzendariak esan duenez. Berlinaleren azken edizioan garaile izan zen zuzendari honek aipatu zuen egun Errumanian filmak egiteko bide bakarra koprodukzioak direla. Hala ere, berak «Pozitia copilului» («Child's pose») egitea lortu du. Perlak sailean dago ikusgai, gaur, 16.00etan Principen eta, bihar, ordu berean Antiguo Berrin.

Urrezko Hartza jaso zuen film honetan Cornelia da protagonista, 60 urteko emakume aberatsa. Bere semea etxetik joan da bikotearekin bizitzera eta amak ezin du halakorik jasan. Ezbehar baten ondorioz, semea kartzelara eraman nahi dute eta amak bere eskuetan dagoen guztia egingo du hala izan ez dadin. Semea erakartzeko trikimailu bat izango ote da?

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo