gomendatuak | 61 DONOSTIA ZINEMALDIA
«L’amour est un crime parfait»
12:00 eta 23:00, Victoria Eugenia antzokia
Marc 40 urteko literatura irakasle bat da Lausanako Unibertsitatean eta ikasleekin amodio-istorio ugari izaten ditu. Oraindik ezkongai dago eta arreba Mariannekin bizi da. Negua amaitzear denean, bere ikasle onenetako bat, Barbara, desagertu egingo da. Bi egun geroago Barbararen ama ezagutuko du, Anna, desagertutako alabari buruz gehiago jakin nahi duela esanez. Arnaud & Jean-Marie Larrieu anaien lana da eta Perlak sailean eskainiko da.