GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

trontza

Bederatzi bikote arituko dira Nafarroako Txapelketa Mistoan

J.L.

Igantzin jokatuko da gaur Nafarroako Trontzalarien Txapelketa Mistoa. Lehen aldiz jokatuko da, eta guztira bederatzi bikote lehiatuko dira txapela lortzeko asmoarekin.

Julen Kañamares eta Ane Bildarratz, Ainhoa Mazkiaran eta Bixente Mitxelena, Xabier Urrutia eta Nerea Sorondo, Amaia Garcia eta Daniel Saldias, Josetxo Barberena eta Ana Iraizoz, Iñaki Barberena eta Ainhoa Iraizoz, Mikel Eugi eta Itxaso Ontsalo, Leire Astiazaran eta Julio Lukanbio eta Alberto Oteiza eta Ana Lopez arituko dira. Bikote bakoitzak etzanda jarritako 45 ontzako enborrari hamar epai eman behar dizkio.

Faboritoak aipatzea zaila da, lehen aldiz jokatuko baita lehiaketa. Barberena anaiak tartean dira, eta haiek agertuko dira faborito bezala. Iraizoz ahizpekin nahastuta arituko dira egun dauden bi trontzalaririk onenak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo