GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

harri-zulatzea

Euskal Herriko zulatzailerik onena zein den erabakiko da Santurtzin

J.L.

Euskal Herriko Buruz Buruko harri-zulatzaileen finala jokatuko da Santurtziko plazan, bihar 12.30ean. Pasa den astean jokatu zen kanporaketa, eta han ikaragarrizko maila egon zen.

Kanporaketan zentimetro gutxi batzuen artean sartu ziren lehen hirurak, eta gainerakoak ere ez ziren oso aparte geratu. Oskar Laso izan zen onena, baina oso gertu izan zituen Mesa eta Rufrancos. Badirudi hiru horien artean egon daitekeela txapelduna. Horiekin batera, ordea, lanean arituko dira Pandelo, Fuentes eta Mugarra ere. Final honek sekulako ikusmina piztu du, eta antolatzaileek Santurtziko plazan jendetza batzea espero dute.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo