GARA > Idatzia > Kultura> Zinema

61 DONOSTIA ZINEMALDIA

«El Somni», sukaldaritzaren ikuspuntu berri baten hasiera

p049_f02.jpg

GARA | DONOSTIA

«El Somni», Culinary Cinema saila itxi duen filma, artea eta gastronomia elkartzen dituen Roca anaien ikus-entzuneko proiektua da. Gastronomia irudikatzeko modu berria izan nahi du, sukaldetik hasita sentitzeko eta emozionatzeko bultzada berri bat izan nahi du, Josep Rocak azaldu zuen moduan.

Sukaldariak azaldu zuenez, El Celler de Can Roca jatetxea ireki zutenetik, orain 27 urte, «ametsetan» ari dira, eta orain amets hori -somni katalanez- kontzeptu berri bat bihurtu arte handitu da. Ideia horrek gastronomia eta opera elkartu ditu «hamabi ekitaldiko otordu bat» eskaintzeko.

«El Somni»-n hamabi mahaikide dira Roca anaiek sortutako jakiak dastatzeko mahaian eserita daudenak, eta platerak opera pasarteek gidatuko dituzte. Artea eta pentsamendua dira ekimen hau aurrera eramaten duten eragileak. Hala, afari hori «demokratizatzeko» balio du film honek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo