GARA > Idatzia > Kultura

Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo saiorako sarrerak agortu egin dira

GARA | GASTEIZ

Villabona-Amasan bihar jokatzekoa den Bertsolari Txapelketako kanporaketa indar betez hasi da: atzo agortu ziren ekitaldirako sarrera guztiak. Hala, antolakuntzakoek jakinarazi dutenez, igandean ez dute leihatila zabalduko.

Bestalde, hasiera batean 700 lagunentzako lekua duen Behar-Zana pilotakeluan egitekoa zen saioa tokiz aldatu dute. Sarrera salmenta handiaren ondorioz, saioa Olaederra kiroldegira pasatzea erabaki dute, 920 lagun sartzen baitira bertan. Hala eta guztiz ere, atzo arratsalderako sarrera guztiak saldu ziren.

Kiroldegiko ateak saioa hasi baino ordubete lehenago irekiko dituzte, 16.30ean. Alaia Martin, Fredi Paia, Iker Zubeldia, Jon Martin, Nerea Elustondo eta Odei Barroso neurtuko dira saioan.

Guztira 43 bertsolarik hartuko dute parte abenduaren 15ean Barakaldon amaituko den txapelketan: Arabatik bi, Bizkaitik hamaika, Gipuzkoatik 21, Nafarroatik lau eta Ipar Euskal Herritik bost.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo