GARA > Idatzia > Kultura

ANTZERKIA

XII. Bilboko Zirkuituak 16 antzezlan eskainiko ditu abenduaren 19ra arte

Udako oporren ondoren, Bilboko Zirkuitua egitasmoaren hamabigarren edizioak egitarauari ekingo dio berriro ere. Hamar talde eta artistak 16 antzezlan eskainiko dituzte urriaren 3tik abenduaren 19ra bitartean, hiriko hainbat udaltegitan. Begoña, Abando-Barrainkua, Altamira, Castaños, Basurtu, Errekalde, Otxarkoaga eta Zurbaranbarriko udaltegietan eta Solokoetxeko institutuan eta Berreginen Museoan eskainiko dira lanak. Proposamen eszenikoen artean, genero berdintasun arloko gaiak nabarmentzen dira, eta emakumea izango da protagonista nagusia. Abenduko programazioa familiei zuzenduta egongo da, haurrei antzerki zaletasuna pizteko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo