GARA > Idatzia > Kultura

BERTSOLARITZA

XI. Balendin Enbeita Bertsopaper Lehiaketa abiarazi dute Getxon

Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE) Getxoko Udalaren laguntzarekin antolatuta, Balendin Enbeita Bertsopaper Lehiaketaren hamaikagarren edizioa martxan da Getxon. Lehiaketara aurkeztu beharreko bertsoen gaia, neurria eta doinua libreak dira, eta horiek aurkezteko epea urriaren 18an bukatuko da. Adinaren arabera, bi ataletan bereizita dago lehiaketa: gazteena 18 urtera artekoentzat izango da, eta helduena, berriz, 19 urtetik gorakoentzat. Helduentzako lehenengo saria txapela, 900 euro eta garaikurra da, eta bigarrena, 600 euro eta garaikurra. Gazteen atalean, aurreneko geratzen denak txapela, 200 euro eta garaikurra jasoko ditu, eta bigarrenak, 100 euro eta garaikurra.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo