GARA > Idatzia > Kultura

Euskararen «erabilera ona» sustatzeko hitzarmena, EITB eta Euskaltzaindiaren artean

GARA | BILBO

Lau urteko iraupena izango duen lankidetza-hitzarmen berria sinatuko dute gaur Maite Iturbe Euskal Irrati Telebista (EITB) erakundeko zuzendari nagusiak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak, EITBren Bilboko egoitzan.

Goizeko 10.30ean sinatuko dute, eta hitzarmen horren bidez, EITBko hedabideetan «euskararen erabilera ona» sustatu nahi dute, euskal gizartean «euskara normalizatzeko eta bultzatzeko helburuaren ildotik».

Horrela bada, EITBko hedabideek kalitatezko euskara «eredu estandarra zabaltzen eta finkatzen» lagunduko dutela adierazi dute erakunde biek. «Aldi berean, euskalkien aberastasuna bistan eta balioan jartzen ere lagunduko dute hizkuntza erregistro egokiak erabiliz, saio bakoitzari eta komunikazio egoera bakoitzari dagokion eran».

Hori zehazteko irizpideak, EITBren estilo liburuan jasota egongo dira. Horrenbestez eta hori guztia aurrera eramateko, EITBk Euskaltzaindiko Hizkuntzaren Kalitatearen Behatokiaren laguntza izango du, aurretik aipatutako horiek guztiak betetzeko bidean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo