GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Udako torneoen balantzea

Oreka desorekan

Garaipenak nahikoa banatuta egon dira, berriei aukera gutxi eman zaizkien udako zazpi txapelketetan.

p045_f01.jpg

Jon ORMAZABAL

Hondarribiko musika taldearen disko bikain haren izenburuak zioen bezala, garaipenak nahikoa orekatuta egon dira, partida kopuruei begiratuta behintzat, oso desorekatua egon den uda pilotazale honetan. Krisiak eraginda, enpresek arazo handiak izan dituzte jaialdiak saltzeko eta, horren eraginez, alde nabarmenak egon dira partida asko jokatu dituzten izarren eta pilotari apalagoen artean. Aspen esaterako, uztail, abuztu eta iraileko datuak aztertuta, Martinez de Irujok 26 partida jokatu ditu eta Julen Retegi bezalako erdi mailako pilotari batek 7 baino ez hiru hilabeteetan.

Izan diren udako lehiaketak ere, salbuespenak salbuespen, motzagoak izan dira neurriz eta urriak izan dira gazteei emandako aukerak. Logroñon debuta egin zuten Cecilio eta Untoria kenduta, udan zehar ez da lehen mailan debuta egin duen gazterik izan, eta Idoate edo Jaunarena bezalako pilotariek Aimar Olaizola eta Xalak min hartu zuten arte ez dute aukerarik izan.

Olaizola-Barriola

Garaipenei begiratuta behintzat, udako bikote bat aukeratu behar izango balitz, Bilboko torneoa elkarrekin irabazi zuten Aimar Olaizola-Barriola beteranoek osatutakoak eraman beharko luke titulu hori. Bi pilotari nafarrek hiruna torneo irabazi dituzte, Biarritz, Bilbo eta Donostiakoa goizuetarrak eta Iruñea, Bilbo eta Lekeitiokoa Leitzako atzelariak.

Lehiaketen prestigio, luzera eta gogortasunari erreparatuta, udako pilotari bat aukeratzerako garaian, Abel Barriolaren izena apur bat gainetik azalduko litzateke, beti esan izan baita sanferminetako eta sanmateoetakoak direla garrantzitsuenak. Gainera, Aimar Olaizola irabazten ohituago dagoenez, atzelaria berriz ere lehiaketak irabazten ikusteak poz handia eman die pilotazale askori. Azken bi urteetako Binakako txapelketetan maila eskas samarra eman ostean, Aspeko pilotaria berriz ere edonoren aurka lehiakor agertzeko gai izan da azken hilabeteetan, pilota bizi irteten zaio eskuetatik eta Bilboko Aste Nagusian, esaterako, pilotaririk onena izendatu zuten.

Maila bat beherago, Barañaingo Zentrum kiroldegian entrenatzen diren hiru pilotari izango genituzke, Martinez de Irujo, Oinatz Bengoetxea eta Mikel Beroiz. Bi aurrelariek bina torneo irabazi -Iruñea eta Lekeitio Iberokoak, biak Barriolarekin, eta Gasteiz eta Logroñokoa Leitzakoak- dituzte eta final bat galdu -Gasteiz eta Donostiakoa, hurrenez hurren-. Mikel Beroiz izan da, aldiz, finalik gehien jokatu dituen pilotaria, zazpitik bost, nahiz eta garaipena Gasteizen eta aurten estreinatu den Biarritzen baino lortu ez.

Ibilbide oso desberdina osatu duten bi atzelarik osatzen dute garaipena lortu duten pilotarien zerrenda; Jon Ander Albisu eta David Merino. Ataundarrak Donostian soilik lortu du garaile ateratzea, baina sekulako uda osatu du. Iruñean eskuko minak ez zion lehiaketa amaitzen utzi, Lekeition eta Bilbon ez zuen enpresak hautatu, baina zalantza gutxi dago bera dela gaur egun Asegarceko atzelaririk onena, eta koadro profesionalean ere gertu ibiliko da. Partidak jokatuz joan den heinean, bere akats kopurua ikaragarri murriztea lortu du eta dagoeneko erreferente bihurtu da.

David Merinok, bestalde, hilabete askotxo zeramatzan Titinekin 2011. urteko Binakako Txapelketako txapeldun izatera eraman zuen joko maila hartu ezinik. Eskuetako arazoak gaindituta, Logroñoko ferian lortu du bere onera etortzea eta, bere ezker pribilegiatu hori puntuan egon denean, sanmateoetako txapeldun izatea lortu du, lehiaketako pilotaririk onenaren saria eskuratuta gainera.

Garaipenik lortu ez duten arren, ezin nabarmendu gabe utzi Mikel Urrutikoetxeak eta Mikel Idoatek binakako jokoan egindako jauzia. Berasaluze osatuta, lehia estua izango da Binakakoan sartzeko.

Una previa de la jaula abre el Astelena

La indefinición creada en torno al torneo del Cinco y Medio, que debe celebrarse en el Bizkaia por un convenio con la Diputación, ha obligado a Aspe a adelantar la apertura invernal del Astelena, que estaba prevista para dentro de dos semanas, pero que se llevará a cabo este domingo, con una previa para el Cuatro y Medio de Aspe.

En su primer partido de la nueva temporada, la Catedral acogerá una especie de derbi de Deskarga entre el urretxuarra Aritz Lasa y Aitor Mendizabal, de Antzuola, las dos localidades que une este puerto de montaña. El ganador de este partido no tendrá asegurada su presencia en el acotado, ya que tendrá que superar otro obstáculo, el que supone Joseba Ezkurdia, al que tendrá que enfrentarse en fecha y lugar por concretar.

Para completar el festival, en el estelar de parejas la promotora eibartarra ha llamado a Titín III-Merino II, campeones del Parejas 2011 y de plena actualidad por el anuncio de retirada del delantero y el triunfo en San Mateo del zaguero. Retegi Bi-Pascual serán sus rivales. J.O.

Aimar Olaizola

Goizuetakoak igandean proba txiki bat egin zuen Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan eta ezker eskuan oraindik molestia txiki batzuk sentitu zituenez, gaur Sorian ez jokatzea erabaki zuen. Titinek hartuko du haren lekua.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo