Sanfaustoetako suziria lehertzear eta Basauri Eskarabilerari kantari
Basauriarren fitxa sanfaustoetako ibilbidea hasteko prest dago. Iluntzera arte itxaron beharko dute jai zaleek, pozik aurten jaiegun bat gehiago dutelako. Kanta estreinatzen duen Eskarabileraren ondoan, kuadrillak, alkate txikiak, ehunka basauriar, eta alboan, mendian zein futbolean ehun urte eman dituzten bi elkarte, sustrai eta izen berekoak biak: Baskonia. Aski ezagunak eta preziatuak, beraien lana aitortu nahi izan du herriak pregoilari izendatuz.
Nerea GOTI | BASAURI
Jaiegun bat oparitu die aurten egutegiak basauriarrei, eta larunbatera arte itxaron beharrik gabe, orduak baino ez dira falta jaiek eztanda egiteko. Kuadrillek eta jai zale guztiek 19.00etan dute hitzordua udaletxean. Jarraian, alkate txikien harrera eta aurkezpena izango da, eta kale egiterik ez duen Eskarabilera ere aurkeztuko dute herritarren gozamenerako.
Aurten, beste berrikuntza bat dakar besapean jaietako musak. Ikatza batzen zuten haien oroimena gordetzen duen pertsonaiak kanta estreinatu berri du. Honat taldeak jarri dizkio doinua eta letra, eta Herriko Taldeen web orrian bertan deskargatu eta letra eskuratzeko aukera dago. Karaoke bertsioan ere aurki daiteke. Beraz, gaurtik aurrera indarra hartuko du «zabaldu ahoa eta eman ozen berria airean» dioen horrek, «haize berriak bultzaka» datozelako herriko kaleetan, baita «gogo berriak herritar guztion bihotzean».
Jaien hasierak ekarri ohi duen urduritasun puntu horrekin eta urteetako eskarmentuak eman ohi duen lasaitasunarekin, Herriko Taldeek mezu nagusi bat dute datozen hamar egun hauetara begira: «Kalera irten eta ondo pasa, horretarako egin baitugu lan urte osoan».
Lan horren emaitza da 250 ekitaldiren antolakuntza, eta horien artean, zenbait berrikuntza batere samurrak ez diren garai hauetan. Itsaso Martinez Gorostiagak Herriko Taldeen berrikuntza batzuk aipatu ditu. Bihar bertan izango den `Disco Death' izeneko ekitaldia ez galtzeko gomendatu du. Arizgoitin abiatuko den «kalejira pirotekniko» bat da, eta aholku argi batekin iragarri dute: «Garrantzitsua da ez erretzeko moduko arropa eramatea, arropa bakeroa, txanoak, eta abar».
Nabarmendu duenez, ahalegin handiak egin dituzte umeentzako parkeen eskaintza hiru egunetara zabaltzeko.
Elkartasunez bustita ere badatoz sanfaustoak. Ekimen batzuk aipatzearren, hor dago Herriko Taldeak elkartea osatzen duten kuadrillek erosi duten ahate solidarioa. Gaixotasun neurodegeneratiboen ikerketarako dirua jaso nahi du basauriarren ekimenak, eta horretarako, Bilbon Fausto egunean izango den lehiaketan parte hartzeko asmoa dute.
Bihar, azoka solidarioa izango da Solobarrian Angelman sindromea duen Gaizka Hernandez Yagueren alde, Hauspoak kuadrillak antolatuta. Ontzak-ek VII. Hirugihar-jan solidarioa antolatu du biharko Garmitxa elkartearen alde Arizgoitin. Erabateko elikagai intolerantzia duten umeak eta euren familiak batzen dituen elkarte berarentzako, sardina-jana antolatu dute Zoroak taldeak ostegunerako, eta herri txokolate-jatea, ostiralerako, Txano Gorritxukoek.
Indabak, kirolak eta bertsoak
Gaur iluntzerako martxan egongo dira lonjak, txosnak, barrakak eta jaietan beharrezko den guztia, biharkoa ekitaldiz beteriko bigarren eguna hartzeko.
Goizetik «Circo Menuts» tailerra izango da Arizgoitin, eta horrek hegaldien simulazioa 3Dn eta rallya ekarriko du. Erraldoi eta buruhandien lehenengo agerraldia izango da, eta San Fausto plazan Bizkaiko Aizkolarien Txapelketa jokatuko da, idi probekin batera.
Eskualde osoko txistulariak ibiliko dira Basaurin barrena bihar, eta 15.00etan Solobarrian ehunka lagun bilduko ditu herri indaba-jan ospetsuak.
Bertsozaleek hitzordu garrantzitsua izango dute puntako izenekin. Oholtzara igoko dira bihar Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Uxue Alberdi, Igor Elortza, Maddi Sarasua eta Fredi Paia, eta sarrera Arkaitz Estiballesek emango die. Euskal erromeria iluntzea girotzeko, Hesian taldea Arizgoitin, eta Honat-en euskal berbena, gauerako.xz.,xz.,xz.,xz.,xz.,xz.,x.z,xz.,x.z,x.z,x
Jaitsiera musikatua iragartzen dute gaurko sanfaustoetako txosnek eta Txarraska gaztetxeak, eta azken honetan kontzertua izango da gaur, 121 Krew, Justa Venganza, Conflict Noise eta Esteka taldeekin. Bihar, triki-poteoarekin hasiko dute eguna, eta elkartasun bazkari eta Plaka-plaka poteoarekin jarraituko dute, Arizgoitira joan aurretik, Hesian eta Honat entzungai.
«Es un orgullo tremendo». Así valora Juan Ignacio Azurmendi, presidente del C.D. Basconia, lo que representa para su club ver reconocidos cien años de andadura y tener la oportunidad de «ser pregonero de las fiestas de tu pueblo». Celebran este año su centenario, como Basconia Mendi Taldea, porque ambos hunden sus raíces en aquel proyecto que arrancó en marzo de 1913 entre los trabajadores de la antigua fábrica de La Basconia. Reconocido como «uno de los históricos del fútbol vizcaino», se ha forjado un nombre íntimamente ligado al de Basauri y al Athletic, del que es filial.
Recuerda Azurmendi que por las filas del Basconia han pasado grandes jugadores que han llegado al Athletic y otros equipos, como José Angel Iribar, «el mejor portero del mundo», José Mari Argoitia, Piru Gainza... y una extensa relación de nombres que cita de memoria con temor a olvidar muchos por el camino. Imposible dejar de recordar los títulos recopilados en la década de los 50 y el ascenso a la segunda división, «aquel famoso equipo de 1962», y de vuelta a al actualidad «tenemos el equipo más joven de Tercera división y participamos en la escuela de formación del Athletic», resalta este basauritarra, que lanzará hoy desde el balcón «un recuerdo muy especial para quienes no pueden estar aquí». N.G.
Baskonia Mendi Taldea también estará hoy en la balconada consistorial en ese pregón conjunto. Explica Txemi Mera, de la comisión del centenario, que ser pregonero «es un honor», un gesto de los basauritarras de «reconocimiento» y señala que en ese pregón que dará hoy arranque a los sanfaustos recordarán a los que faltan y se referirán a «esa dualidad» tan típica de Basauri; los dos caminos, los dos cauces fluviales, el montañismo y el fútbol, los dos clubs que nacieron juntos en 1913, siguieron siendo uno hasta 1953 y todavía hoy mantienen los mismos colores.
Cien años es una larga trayectoria para un club que mantiene hoy 1.300 socios en activo y que ha jugado un papel importante en el montañismo vizcaino. El Club Alpino Basconia fue uno de los fundadores de la Federación Vasco-Navarra de Alpinismo en 1924. A iniciativa del club, se colocó la imagen de la Virgen de Begoña en la cumbre del Gorbeia en 1963. Más de 600 kilos de piedra y una armadura metálica de 30 kilos llegaron a la cumbre a hombros de montañeros del Basconia en una cadena humana. Y estas son solo algunas pinceladas de un club que no ha dejado de extender la afición al montañismo y sigue creciendo. Siguen conmemorando su siglo de vida y para noviembre han programado una marcha infantil por los montes de Basauri y cada martes, charlas montañeras en la Kultur Etxea. N.G.