GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

BERRIA | Angel Erro, 2013/10/11

Ezkertiarrok

Hausnarketa serioa egin beharko genuke, nahiz eta guk, ezkertiarrok, hausnarketa serioa egiten dugun gehienetan barregarri gelditu. Ultraeskuina nagusitzen hasi da Europan. Le Nouvel Observateur aldizkarian argitaratuko inkesta baten arabera, Frantzian, Le Penen alderdia Europar Hauteskundeetarako bozka asmoetan buru doa, %24rekin. Atzo esan zidan koinatuak eta ez nion guztiz sinetsi. Guk, koinatuok, elkar serioago hartu beharko genuke.

Ez nau harritzen Marine Le Pen andreak bere alderdiari ultra aurrizkia kentzeko eta Front National-i ultraeskuindarra deitzea delitutzat har dadila eskatu izanak. (...) Arrakastak berak ultra izateari uztera eta estandar izatera daramatza eskuindar puruko alderdi hauek. Beste alderdiek, ultratuta haiek ere, ez dute laguntzen, erantzun ezkertiarragoa eskaini beharrean, jarrera ultrei kontzesioak eginez. Manuel Vallsen adierazpen xenofoboak lekuko, Norvegiako gobernuan Progresoaren Alderdi (ultra)eskuindarra sartu izana edo Lampedusako ezbeharrean herritarrek ez laguntzera eraman duten Italiako lege demokratikoak ere lekuko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo