GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

ARGIA | Xabier Letona

Kontakizun bakarraren ondorioak

(...) Bake eta gatazka doinuak nahastuko dira urrian Euskal Herrian. Munduko hainbat alkateren mezu gazi-gozoen oihartzuna barreiatuko da Kontxako Badian eta, hala ere, hilabete gogorra izango da. Gatazka hotsen burrunba Donostiako bakearena baino ozenago iritsiko da: Madrilen ia 80 euskal herritar epaituko dituzte Auzitegi Nazionalean (urriaren 14tik aurrera Segiko auzian eta 17tik aurrera Herriko Tabernen auzian), noiz eta ETAk bere jardun armatua utzi eta bi urtera.

Bortizkerian bizi eta armak behin-betiko isiltzen diren beste herrialde batzuetan negoziazio mahaiak eratzen badira, hemen tori makro-epaiketak eta sarekadak, egia eta justizia batzordeen ordez. Ofizialki gatazkarik ez bizi izanaren kontakizunaren ondorioak dira. Eta hedatzekotan, euskal gizartean etorkizunerako gatazkaren hazia barreia dezakeena berriz.

Baina ikuspegi baikorragorako tarterik ere bada, batez ere Jonan Fernandezek Jaurlaritzako zirrikituetatik azarorako akordioetara iristeko aukerarik ikusten badu. Honek temati jarraitzen du oinarrizkoa den gaiarekin: biktima guztiek maila bereko tratamendua behar dutela azpimarratzen.

Ez zaio arrazoirik falta horretaz asko dakien Fernandezi eta zintzotasunez dio gainera, baina biktimen senideen zorigaitzerako, bake prozesuetan ez da egia izaten. Bake prozesu ia guztietan bada amnesia prozesurik, eta horietan estatuen biktimak dira ahaztuenak. Borondate ona egon den lekuetan ere hala da: Hego Afrika, Argentina, El Salvador... Ikusi orain Argentinako epaileari Espainiako torturatzaileekin gertatzen ari zaiona. Estradizioa eskatu eta Auzitegi Nazionaleko sarean harrapatua geratu da eskaera. Eta ez da askatuko. Zigorgabetasuna deitzen zaio horri. (...)

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo