GARA > Idatzia > Euskal Herria

Osakidetzari analisien emaitzak euskaraz ere eman ditzala eskatu diote medikuek

Osakidetzako mediku talde batek, erizain eta administrazioko langileekin batera, eskaera igorri die osasun zerbitzuko arduradunei, gernu eta odol analisien emaitzak, gaztelania hutsean ez ezik, euskaraz ere eman daitezen. Hori Lakuako dekretu batek agintzen duela gogorarazi dute.

p019_f01_199x108.jpg

Nerea GOTI | BILBO

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako osasun zentroetako hainbat mediku, erizain, erizain-laguntzaile eta administrarik eskaera helarazi diote euren zerbitzuetako zuzendaritzari, gernu eta odol analisien emaitzak euskaraz ere eman daitezen eskatuz.

Irailaren 30ean profesional bakoitzak sinatutako idazki bera bidali zieten arduradunei. Osakidetzan euskararen erabilera normalizatu eta euskara zerbitzu-hizkuntza izatea bultzatu nahi dutela azaltzen dute idazki horretan, eta legea «osotasunean» ez dela betetzen ari gogorarazten dute.

Izan ere, Lakuako Gobernuak onartutako 67/2003 dekretua baliatzen dute eskaerak babes juridikoa duela nabarmentzeko. Dekretuak 11. artikuluan jasotzen duenez, Osakidetzak herritarrekiko idatzizko harremanak bi hizkuntzatan izan behar ditu.

Honakoa jasotzen du hitzez hitz: «Elebidunak izango dira agiri estandarizatuak eta orokortasunez zabaldu edo administratuen talde bati zuzentzen zaizkionak. [...] Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuak idatzizko harreman elebidunak izango ditu herritarrekin, salbu eta herritarrek prozedura indibidualizatuetan hizkuntza ofizialetatik bakar bat hautatzen dutenean».

Halaber, euskal hiztunen eskubidea defendatzeaz gain, aldarrikapena zerbitzuaren kalitatearekin ere lotzen dute. «Pazienteekiko komunikazioa eta enpatia jarduera sanitarioaren arrakastarako giltzarria da», adierazi dute. «Hau guztia kontuan hartuta, alde batetik erabiltzaileen eta osasun langileon hizkuntza eskubideak bermatzeko, eta bestetik zerbitzuaren kalitatea hobetzeko, aurrerantzean eskatutako odoleko eta gernuko analisien emaitzak euskaraz jasotzea eskatzen dizuet», bukatzen da gutuna.

Zenbatu ezina

Ekimenaren bultzatzaileetako Aitor Montes Lasarte Aramaioko medikuak balorazio positiboa egiten du. Hasiera batean hainbat langileri otu zitzaien eskaera hau egitea, eta ingurukoekin komentatu ostean, profesional gehiagok bat egin zuten, baina ez da kolektibo zehatz batek bultzatutako kanpaina, baizik eta euskararen normalizazioarekin kezkatuta, profesional batzuen artean sortutako ideia. Horregatik, badakite gutxienez 30 eskaera bidali direla, baina ezin dute zehaztu guztira zenbat diren.

Horrela hasi zen ekimena, idazki komun bat prestatu zuten, eta eskaerak batera aurkeztea pentsatu zuten. Horrela egin zuten irailaren 30ean, eta espero ez zuten erantzuna izan zuten, Bizkaiko Medikuen Elkargoak eskaerarekin bat egitea. Ekimena abiatu eta egun gutxira Elkargoko batzorde iraunkorrak eskaera bere egiten duela adierazi eta eskabidea Osakidetzako Zuzendaritzari helaraziko diola jakinarazi zuen.

bizkaiko medikuak

Bizkaiko Medikuen Elkargoak bat egin du Osakidetzako langileen eskaerarekin, eta osasun zerbitzuko zuzendaritzari helaraziko dio eskaera analisien emaitzak euskaraz ere izan daitezen.

«Un pequeño paso» hacia uno mayor: la historia clínica

Aitor Montes, médico de familia en Aramaio, es uno de los impulsores de la iniciativa. «Es solo un paso, un pequeño paso en una dirección, llevar el euskara de lo oral a lo escrito -explica- que nos situará más cerca de un logro mucho mayor, la historia clínica en euskara, ahora que Osakidetza va a poner esta información a disposición del paciente, pero solo en castellano». Sería un avance no exento de dificultades dado el escaso porcentaje actual de personal euskaldun con capacitación lingüística para hacer frente al reto, pero sería «el gran paso» de camino a la euskaldunización del servicio de salud en Araba, Bizkaia y Gipuzkoa.

Asegura Montes que hasta ahora ningún paciente le ha pedido los resultados de los análisis de sangre y orina en euskara, lo que atribuye a una cuestión de costumbre, en un país en el que la presencia del euskara en la atención sanitaria se limita a las palabras que intercambian médico y paciente.

Los impulsores de la iniciativa subrayan que atender los derechos lingüísticos también es trabajar en la calidad del servicio y citan la experiencia catalana, donde analíticas y otra pruebas se dan en catalán. N.G.

ele bitan legez

Lakuako Gobernuak 2003an Osakidetza euskalduntzeko onartu zuen dekretuak «dokumentu estandarizatuak» eta idatzizko harremanak «bi hizkuntzatan» izango direla zehazten du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo