GARA > Idatzia > Kultura

Legazpiko larunbateko kanporaketa saiorako sarrera guztiak agortu dira

GARA | DONOSTIA

Bertsolari Txapelketa Nagusiko bosgarren kanporaketa larunbat honetan jokatuko da Legazpiko Urbeltz pilotalekuan eta, Bertsozale elkarteak ohartarazi duenez, dagoeneko sarrera guztiak agortu dira. Larunbatean, beraz, saioaren aurretik ez da leihatila irekiko.

Saio honetan Ainhoa Agirreazaldegi, Beñat Lizaso, Igor Elortza, Iñigo Mantzisidor Mantxi, Jokin Uranga eta Oihana Bartra arituko dira kantuan.

Azken kanporaketa Oionen izango da hurrengo larunbatean, hilaren 26an, eta bertan erabakiko da zein hemezortzi bertsolarik egingo duten aurrera, finalaurrekoetan kantatzeko. Azkeneko saio horretan Eneritz Zabaleta, Etxahun Lekue, Iratxe Ibarra, Maddi Sarasua, Manex Agirre eta Miren Amuriza izango dira.

Bestalde, Bertsozale elkarteak aste honetan jarri ditu finalaurrekoetako sarrerak salgai eta, beraz, gelditzen diren saio guztietarako sarrerak -abenduaren 15eko finalekoak barne- eskura daitezke jadanik. Interneten, www.bertsosarrerak.eu atarian daude salgai.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo