HITZALDIA
Miren Artetxe eta Iñaki Murua, Mexikoko egonaldiaren berri emanez
Mintzolak antolatutako «Munduko Kantu Inprobisatua» jardunaldien bigarren saioa izango da gaur, Amasa-Villabonako Subijana Etxean. Miren Artetxe eta Iñaki Murua izango dira hizlariak. Mexikon abuztuan egindako egonaldia kontatuko dute, bertan 15 egun iragan baitzituzten Hego Amerikako beste hainbat inprobisatzailerekin batera, «V. Jornada Iberoamericana de niños y jóvenes poetas, troveros y versadores» izeneko jardunaldietan.